Presentan: Errenteriako CIFP Don Bosco LHIIk, Tolosako CIFP Tolosaldea LHIIk eta Dislegi-k “IDU gelak, erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboan”izeneko proiektua aurkeztu dute, ikastetxeak Errenterian dituen instalazioetan.   Aurkezpenean parte hartu dutenak honako hauek izan dira: Amaia Osambela, proiektuko komunikazio arduraduna, Arritxu Gonzalez, Balioak 4.0-ko arduraduna eta Sandra Vazquez Don Boscotik, Nerea Sanchiz, Balioak 4.0-ko arduraduna ,Tolosaldeatik eta Miren Urquijo, Dislegitik.   Don Boscok, proiektuaren sustatzaile gisa, Tolosaldea LHII eta Dislegiren kolaborazioarekin, eta, gainera, Caixabank-Dualiza Fundazioa eta FP Empresa elkartearen finantzaketarekin. Proiektu berria eta anbizio handikoa da, eta ekintza oso desberdinak biltzen ditu. Lehenengoa, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) esparrua ezagutaraztea da Lanbide Heziketako irakasleen artean. Proiektua gure esparruan hasten da, baina hezkuntzaren testuinguru globalean eragina izateko asmoa du. Proiektuaren bigarren zatian, IDU-aren esparrua Euskadiko Lanbide Heziketan (ETHAZIn) nola sar daitekeen aztertzea izango da, irakasleei trantsizioan lagundu ahal izateko. Ondorioak dokumentatuko dira eta sortutako materialarekin informazio komunitarioko material banku bat sortuko da.   Proiektu hau aitzindaria da estatu mailan, erronketan oinarritutako metodologiari (ETHAZI), Euskadiko Lanbide Heziketan arrakastaz diharduenari, Ikaskuntzaren Diseinu Unibertsalaren (IDU) esparrua gehituko zaiolako. Bi dinamikak konbinatuta, (ETHAZI eta IDU), ikaskuntza-prozesuan zailtasunak dituzten ikasleei prestakuntza eta lan munduratze arrakastatsua bermatu nahi zaie. Lanbide Heziketako ikasleak ekitatean egongo dira eta irakasleek ikasle guztiengana iristeko tresnak eta baliabideak izango dituzte. Proiektua aurrera eramateko, parte hartzen duten irakasleak espezializazio-ikastaroak egiten ari dira IDUn, eta Hezkuntza Premia Bereziei (HPB) buruzko beste batzuekin indartuko dituzte. Prestakuntza horren laguntzaz, 3 proiektu pilotu egingo dituzte, erdi-mailako 2 ziklo desberdinetan Telekomunikazio[1]Instalazioetako Teknikaria (Don Bosco LHII), Mikroinformatika Sistemak eta Sareak (Tolosaldea LHII) eta goi-mailako ziklo batean Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikaria (Don Bosco LHII). Pilotu horiei esker, ikasgelan funtzionatzen duten jardueren eta irakasleek izango dituzten beharrei buruzko adierazleak lortuko ditugu. Don Bosco, Tolosaldea eta Dislegi Don Boscoko langile guztien artean datozen urteetarako diseinatu duten plan estrategikoaren adarrak dira inklusioa eta ekitatea.   Tolosaldeak dagoeneko lan egin du Dislexia On proiektuan behar berezien inguruan, irakasleak dislexiaz sentsibilizatuz eta ikasgelan dislexiarekin lan egiteko moduaz hausnartuz.   Dislegik, Gipuzkoako Dislexia Elkarteak, Hezkuntza Premia Bereziekin (HPB) eta IDU-aren esparruan dituen adituekin, duen esperientzia eskaintzen du. Ikus daitekeenez, proiektua 3 zatik osatzen dute, elkarren osagarri direnak eta kontu handiz aukeratuak izan direnak.   IDU Markoa eta erronketan oinarritutako ikaskuntza kaskuntzarako Diseinu Unibertsala (IDU) ikaskuntza-zientzietako ikerkuntzan oinarritutako hezkuntza[1]esparrua da. Banakako ikaskuntza-desberdintasunak egokitu ditzaketen ikaskuntza-ingurune malguen eta ikaskuntza-espazioen garapena gidatzen du. Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsala printzipio-multzo bat da, eta, horri esker, diseinu hau ezagutzen duten irakasleek ikasle guztien beharrak asetzeko jarraibideak gara ditzakete. Horregatik, oso garrantzitsua da LH-ko ikasgeletan sartzea. Euskadiko LHn erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboan, ETHAZIn. ETHAZI duela urte batzuetatik ezarrita dago Euskadiko LH-n eta emaitza onak lortu direnez, Europan, jarraitu beharreko ikaskuntza eredu bezala aukeratu da. Lan egiteko metodo honek, ikasleen indarguneak zeintzuk diren eta laguntza gehien behar duten esparrua zein den ezagutzeko aukera ematen du. Ohikoa da irakaslea konturatzea ez dela ikasleengana iristen, baina askotan ez du jakiten nola aurre egin ikasleek dituzten HPBei. Ikasleak ez du arazoa edukiekin, eduki hori nola iristen zaion da arazoa eragiten diona, eta, ondorioz, ez dago ekitaterik, ezta inklusiorik ere gelan. Irakasleek ez dute prestakuntzarik HPBetan, ezta ere oztopo horiek murrizteko lan egiteko moduan. IDUaren esparruan prestakuntza izango balute, horietako askok aldaketak egingo lituzkete beren eskoletan, eta horrek eragin handia izango luke ikasle guztiengan   Zeintzuk dira Hezkuntza Premia Berezia duten ikasleak? Ezgaitasun edo komunikazioaren eta hizkuntzaren jokabide-nahaste larrien ondorioz, HPBak dituzten ikasleek oztopoak dituzte ikaskuntzan eskolatze-aldi batean edo eskolatze osoan zehar, eta hezkuntza[1]laguntza eta arreta espezifiko jakin batzuk behar ditu bere garapenari egokitutako ikaskuntza helburuak lortzeko

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *