Honako jarduerak egin ditu 2018 urtearen zehar:
honetan txertatzen dizuegu 2018 (2018 Memoria) memoriaren laburpena, honela, burutu ditugun ekintza guztiak ikusteko
LAGUNTZA INTEGRALA PERTSONEI ETA FAMILIEI
– Orientazioa: 50 orientazio pertsonalizatu baino gehiago familiekin. 8 orientazio ikastetxeetan. 85 kontsulta emailez eta 60 kontsulta telefonoz.
– Trebetasun Sozioemozionalen Tailerrak: 9 tailer, 2 orduko tailerrak izanik eta 7-12 urte bitarteko 20 umez osaturik bataz beste.
– Gurasoei zuzendutako tailerrak: 9 tailer, bataz beste18 pertsona helduz osatuta tailer bakoitzeko eta bertan ikaspen-teknikak. Komunikazioa eskolarekin. Tresna informatikoak, ingelesaren ikasketa, egokitzapen pedagogikoak, etab. gaiak landu dira.
HEDAPENA
– Hitzaldi publikoak: Tolosa (35 pertsona), Donostia (30 pertsona), Elkarteen Azoka (26 pertsona).
– Kontzientziazio kanpainak: Liburuaren Eguna, Dislexiaren Astea, #DislexiaDeitzenDa, kurtso hasiera eta amaierako emailing?
– Elkarrizketak: Onda Cero irratian eta HIK HASI aldizkarian.
– Adarra pedagogia erakundearen KAIERA aldizkarian, dislexiari buruzko ikerketa zientifikoetan oinarritutako artikulu dibulgatzaileen argitalpena.
– Dislegi Edita: musika eta dislexia gidaren argitalpena, jarraibideak eta irakaskuntza egokitzeko errekurtsoak biltzen dituena, batez ere, musika-irakasleei zuzenduta. Ingeleseko irakasleentzako eskuliburu baten eta ikasketa tekniken gida baten prestaketa martxan.
ELKARLANA BESTE ERAKUNDEEKIN
– Dyslexia Scotland eta Plataforma Dislexia elkarteekin, dislexiaren egokitzapen pedagogikoaren eta ikasketa tekniken liburuxken itzulpena eta argitalpena.
– Plataforma Dislexiaren 18 elkarteekin berdintasun-baldintzak lortzeko, dislexiadun pertsonentzat, legegilea, heziketa eta lan eremuan.
– EHUaren Pedagogia Graduarekin: praktiketako bi pertsonako heziketa.
– Universidad Internacional de La Rioja-ko Hezkuntzako Neuropsikologiako Masterreko praktika programarekin: pertsona baten heziketa.
– HAZI eta IKASI elkartearekin, aurkako egoera sozioekonomikoetan dauden ikasleentzako laguntza, beraien ikasketen zailtasun espezifikoetan.
– CEINPRO prestakuntza-zikloetako ikastetxearekin: ikasleen praktikak Eibarko Ikasenpresarako.
– BCBL, Basque Centre on Cognition, Brain and Languaje, bai haien ikerketetan, bai haien Neure Zentroan eta Burmuinaren Astean.
DISLEXIARI BURUZKO TREBAKUNTZA
– PREST-GARA formazio jarraiko ikastaroa irakasleentzat, gai hauen inguruan: dislexia, diskalkulia, HNE eta ez-hitzezko ikaspen-nahasmenduaren ingurukoa: online, 30 pertsona, 30 ordu.
– HIK HASI Uda Ikastaroa, dislexiari buruz: 15 pertsona, 15 ordu.
– Irakurmenaren ikaspenaren eta dislexiaren inguruko formakuntza Ikastolen Elkarteko koordinatzaileentzat.
– Formakuntza dislexiari buruz: Mary Ward eskolako gurasoentzat.
– Formakuntza dislexiari buruz: 2 ikastetxeetan.
– Formakuntza dislexiari buruz: Donostiako EHUko Magisteritzan: Hezkuntza Bereziaren MINORRAn, 8 ordu.
– Formakuntza dislexiari buruz: EHUko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Masterrean, Hezkuntza Orientazioaren espezialitatean, 4 ordu.