Dislexia hizpide, aste honetan, ‘Teknopolis’en

Dislexia hizpide, aste honetan, ‘Teknopolis’en

Aste honetako Teknopolisprograman dislexia izango dute hizpide. Dislexia duten pertsonen bizipenak ezagutuko dituzte eta ikerketa zertan den ere jakingo dute, diagnostikoan laguntzeko tresnak lortu nahi dituzten ikertzaileen eskutik.

Gezurra badirudi ere, informazio idatziak halako garrantzia duen gizarte honetan oraindik kosta egiten da dislexia diagnostikatzea.

Dislexia dutenek zailtasunak dituzte irakurtzen ikasteko, adibidez, eta diagnostiko goiztiarra garrantzitsua da lehenbailehen neurriak hartzeko, haurra ikasketetan atzera gelditu ez dadin.

Atariko proba tartean bioingeniari bat ezagutuko dugu: Naiara Rodriguez Florez. Mondragon Unibertsitateko atarian egin dute zita berarekin.

‘Teknopolis’ larunbat honetan izango da ikusgai 13:00etan ETB1en eta eitb.eus-en eta igandean 13:30ean ETB2n eta eitb.eus-en

Leave a comment

Your email address will not be published.