Dislegi, Gipuzkoarako dislexia elkarte berria

Nullam sed mauris lorem. Ut enim lectus, molestie eu sollicitudin nec, tristique condimentum purus. Sed sit amet lacus purus. Maecenas odio est, ullamcorper quis pulvinar eu, tincidunt a orci. Vestibulum ut lacus eget libero facilisis sodales in vel turpis.

2015eko otsailaren 16an eratu zen DISLEGI, Gipuzkoan dislexiaren esparruarekin erlazionatutako alderdi orotan laguntza behar duten gero eta familia gehiagok egindako eskaerari erantzuteko. Horrenbestez, aipatutako eskaerari erantzuteko eta proiektu berriei ekiteko sortu da elkartea.

Hauek dira gure helburuak:

Dislexia zer den eta dislexia nola prebenitu, tratatu eta asaldura honekin erlazionatutako arazoak nola hobetu erakustea gizarteari.

Dislexiaren munduarekin erlazionatutako eragile guztien artean, hau da, familiak, erakunde publikoak eta pribatuak eta hezkuntza-esparruko pertsona fisikoak, elkarlan sistematikoa eta giro ona sustatzeko bitarteko bat eskaintzea.

Irakasleei eta inplikatuta dauden esparruei prestakuntza eskaintzea, dislexia detektatzeko eta hobetzeko; eta, bide batez, dislexia duten pertsonen arrakasta akademikoa ziurtatuko duten mekanismoak, hezkuntza-esparrukoak, osasun-esparrukoak eta sozialak, sustatzea.

Hezkuntza Sistematik familiei eta profesionalei (hezkuntza, gizarte eta osasunaren esparrukoak) bitarteko eta tresna egokiak ematea (pedagogikoak, ekonomikoak, juridikoak) dislexia duten pertsonek haurtzaroan, gaztaroan zein helduaroan dituzten beharrei erantzungo dieten ekintzak garatzeko.

Beste dislexia-elkarte batzuk gure autonomia-erkidegoan zein kanpoan egin duten lana indartzea eta hedatzea eta gizarte-behar honi erantzuteko modu berriak ikertzea eta/edo laguntzea.

 

Compatir:

Más entradas

Berriak
Dislegi

Dislexiaren eguna

Dislexiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Dislegin egun berezi bat prestatzen ari gara elkartea osatzen duzuen pertsona guztiekin partekatzeko.

Read More »

Contáctanos