Dislexiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Dislegin egun berezi bat prestatzen ari gara elkartea osatzen duzuen pertsona guztiekin partekatzeko.

Jardunaldia urriaren 8an izango da eta 10:00etan hasiko da Aquariumean, haur eta nagusientzako tailer eta hitzaldiekin. Ondoren, Santa Klara uhartera joango gara motorrez, “Tristanen altxorra” bilatzera eta piknik batez gozatzera.

Jardunaldiak 1€-ko kostu sinbolikoa izango du bazkideentzat eta 5 €-koa bazkide ez direnentzat.

Jardunaldiaren helburua elkarrekin ikasi eta gozatzea da, animatzen zara?

Zer nahi dugu?

Egitaraua

10h. Jardunaldiaren hasiera Aquariumean

10:30h. Ongi etorria

10:45h. Adin guztiei zuzendutako jarduera-tailerra.

11.30h. Silvia Elorriagaren “El Secreto de Tristán” liburuaren aurkezpena.

12-13h. Hitzaldia eta solasaldia Silvia Elorriaga liburuaren egilearekin. *Txikienek Aquariumean jarduera bat egiteko aukera izango dute (monitoreekin).

13-14h. Motorren irteera Santa Klara uharterantz.

14.30h. Picnic uhartean

15:30- 17.00h. “Tristanen Altxorraren” bila Gymkana.

17.30-18.00h. Portura buelta motorran.

Izena eman irailaren 30a baino lehen honako formularioa betez: : HEMEN!  **** Plaza mugatuak ****

Actividad con el soporte de: 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *