Dislexiaren eguna

Dislexiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Dislegin egun berezi bat prestatzen ari gara elkartea osatzen duzuen pertsona guztiekin partekatzeko.

Dislexiaren Nazioarteko Eguna dela eta, Dislegin egun berezi bat prestatzen ari gara elkartea osatzen duzuen pertsona guztiekin partekatzeko.

Jardunaldia urriaren 8an izango da eta 10:00etan hasiko da Aquariumean, haur eta nagusientzako tailer eta hitzaldiekin. Ondoren, Santa Klara uhartera joango gara motorrez, “Tristanen altxorra” bilatzera eta piknik batez gozatzera.

Jardunaldiak 1€-ko kostu sinbolikoa izango du bazkideentzat eta 5 €-koa bazkide ez direnentzat.

Jardunaldiaren helburua elkarrekin ikasi eta gozatzea da, animatzen zara?

Zer nahi dugu?

  • Elkartzeko eta elkarri laguntzeko gune bat sortzea (gurasoen, ikasleen, adinekoen eta txikien artean).
  • Dislexiari buruzko iritzi positiboa sustatzea eta mitoak apurtzea.
  • Hezkuntzak dituen erronkak ikusaraztea.

Egitaraua

10h. Jardunaldiaren hasiera Aquariumean

10:30h. Ongi etorria

10:45h. Adin guztiei zuzendutako jarduera-tailerra.

11.30h. Silvia Elorriagaren “El Secreto de Tristán” liburuaren aurkezpena.

12-13h. Hitzaldia eta solasaldia Silvia Elorriaga liburuaren egilearekin. *Txikienek Aquariumean jarduera bat egiteko aukera izango dute (monitoreekin).

13-14h. Motorren irteera Santa Klara uharterantz.

14.30h. Picnic uhartean

15:30- 17.00h. “Tristanen Altxorraren” bila Gymkana.

17.30-18.00h. Portura buelta motorran.

Izena eman irailaren 30a baino lehen honako formularioa betez: : HEMEN!  **** Plaza mugatuak ****

Actividad con el soporte de: 

Compatir:

Más entradas

Contáctanos