BA AL ZENEKIEN…

Dislexia eta dislexia hitzaren jatorriari buruzko datu eta bitxikeriak.
  • Rudolf Berlin doktorea (Alemania) hasi zen dislexia hitza erabiltzen estreinakoz, 1887an
  • Grekeratik dator DISLEXIA hitza eta “hitzekin zailtasuna” esan nahi du.
  • 1896an egin zen dislexiari buruzko lehen azterketa (W. Pringle Morgan doktoreak egin zuen) eta British Medical Journal aldizkarian argitaratu zuten.
  • Mundu anglosaxoian “hitzentzako itsutasuna” esan izan zaio dislexiari.
  • Ez daude berdinak diren bi dislexiko.
  • Biztanleriaren % 5-10 artean dira dislexikoak eta gizonezkoen zein emakumezkoen artean agertzen da.

Compatir:

Más entradas

Contáctanos