2023. URR 4 – 2023. URR 31 | 3. solairua
Irudikatu zure eskuetan dituzula eguzki sistemako planetak, hatzez ukitzen duzula Ilargiaren gainazala, edo Eguzkitik oso gertu zaudela, hura entzuteko moduan. Hori eta askoz ere gehiago dakartza ‘STROM – Astronomia inklusiboa’ erakusketak. Erakusketa hau Passion for Knowledge jaialdirako ekoitzi du DIPCk Tabakalerarekin elkarlanean, eta zabalik egongo da urriaren 4tik 31ra arte Tabakalerako Hirugarren solairuan.
Esperientzia interaktibo eta multisentsorialen bidez, bertaratzen direnek astronomiako funtsezko kontzeptuak ulertu ahal izango dituzte eta Euskal Herrian astrofisikaren eremuan egiten den mugako ikerketaren berri izango dute.
Erakusketaren funtsezko helburuetako bat da desgaitasunak dauzkaten pertsonen sarrera bermatzea, bereziki ikusmen eta entzumen arazoak dituztenena eta mugikortasun murriztua dutenena. Horretarako behatzetarako gidak instalatu dira zoruan, hatzen bideko informazioa jasotzeko panelak testu tamaina egokiekin, auto-gidetarako sarbideak eskaintzen dituzten QR- ak, ikus-entzunezkoak zeinu bidezko gidekin, azpitituluak eta begizta magnetikoa, dena oztopo fisikorik gabeko gunean.