Bertan da Dislexiaren Nazioarteko Eguna!
Eta hori ospatzeko aurten Elgoibarren elkartuko gara Dislegi osatzen dugun familia guztiak.
Dakizuen bezala iaz Debabarrenan delegazio bat eratu genuen eta buru belarri dihardute bertako kideek lanean.
Horrexegatik, aurten Dislexiaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Elgoibarrera joango gara denok., erantsitan daukazuen dokumentuan ikusten den bezala egitarau aparta prestatu da eta.
Aste guztia dedikatuko zaio Elgoibarren Dislexiari: erakusketa, orientazioak, kafe tertulia, ospakizun eguna…
Bidaia errazteko autobusa jarriko du Dislegik (autobus geltoki eta ordutegiari buruzko informazioa beherago duzue).
Bertan lagun arteko bazkaria egingo dugu eta nahi duenak aurrez izena ematea komeni da formulario hau betez..
Antolaketa lanak errazteko eta jakin ahal izateko zenbat izango garen urriaren 2a baino leheh izena ematea komeni da. .
2023ko Urriak 7a: Autobusa eta bazkariari buruzko informazioa:
-
- • Autobusa 10: 00etan aterako da Txaratik, Intxaurrondotik eta 10: 20an Zarauzko Suhiltzaleen biribilgunetik. Elgoibartik itzulera 18: 30 aldera izango da.
-
- • Bazkarirako menua: entsalada, oilaskoa patatekin, postrea eta edariak.
-
- Helduak 22 euro, 18urtetik beherakoak doan Dislegiko bazkideentzat, bazkide ez diren haurrentzat 12 euro. (Ez da posible elikadura sentsibilitatea dutenen egoera kontuan izatea menua).