Gara Dislegi Gipuzkoako Dislexia Elkartea

Gipuzkoan dislexiaren inguruan laguntza eskatzen zuten familiei erantzuteko 2015ean sortu zen irabazi asmorik gabeko elkartea gara.

Gure helburua dislexia duten pertsonei eta haien familiei laguntzea da, dislexiaren eragin akademikoa eta soziala murrizteko tresnak eskainiz eta aholkuak emanez.

Era berean, modu aktiboan lagundu nahi dugu ikasteko zailtasun hori ezagutarazten, gizartea sentsibilizatzen eta kolektibo horrentzako aukera-berdintasuna lortzen.

Familiei, eskolei eta espezialistei orientazioa, laguntza eta beharrezko baliabideak eskaintzen dizkiegu. Dislexia Plataformako, dislexia elkarteen batasuna, eta Dislexia Elkarte Europarreko (ADE) kide gara.

Azken hau gobernuz kanpoko elkarte nazional eta eskualdekoentzat aterki erakunde europarra da, dislexia eta beste ikaskuntza-desberdintasun espezifiko batzuk dituzten.

Eskaintzen ditugun zerbitzuak honakoak dira:

COMPOSICIÓN DE LA JUNTA DIRECTIVA

Egin bat Dislegirekin!

Dislegiko parte izan nahi duzu?

dislegi_logo_blanco

Izena emateko formularioa

Dislegirekin bat egin nahi baduzu, info@dislegi.eus helbidera idatz dezakezu eta zurekin harremanetan jarriko gara.