DISLEXIA ON
Kalitate Markaren helburua da eskolei eremu bat eskaintzea non persona dislexikoak bere gaitasun eta talentuak landu ahal dituen, baita gaitasun berriak garatu ere. Inguru honek bermatuko du eskolan dauden persona guztiek persona dislexiadunaren beharrak ezagutzea eta beharrei aurre egiteko baliabideak egotea eskura. Ikasleei, familiei, langileei eta insteresezkoak diren beste pertsonei zuzendutako adierazpen bat da hau, aiderazteko eskola leku segurua dela dislexia duten pertsonentzat.
Proiektu aitzindaria hau Ner Group eta Dislegi elkartearen artean bultzatzen da. Tolosaldea izango da Dislexia On garatuko den eskualde aintzindaria.
DISLEXIA ON PROGRAMAREN HARRERA EKITALDIA
NON: Hernialde Kultur Etxea
NOIZ: Urriak 5, larunbata.
PROGRAMA
10:00 Harrera.
10:15-11:15 Adituen hitzaldia: Amaia García eta Virginia Tremols.
AMAIA GARCÍA RODRÍGUEZ Psikologian lizentziatua (EHU) eta Bartzelonako “Hospital Universitario Dexeus”-eko Pediatria Saileko Neuropsikologoa.
VIRGINIA TRÉMOLS Neurozientzia Kognitiboan Doktorea. Bartzelonako “Hospital Universitario Dexeus”-en Psikologia, Psikiatria et Logopedia-ko lan taldeko Koordinatzailea. Bartzelonako Unibertsitateko eta Unibertsitat Obertako neuropsikologiako gradutako ikastaro desberdinetan parte hartzen du.
Bion artean pediatriei zuzenduriko dislexiaren hautematerako galdetegi baten eraginkortasunean lan egin dute (Prodiscat Pediátric)
11:15-11:30. Galderak.
11:30-12:00. Dislexia On diploma eta gida banaketa parte hartuko duten ikastetxe bakoitzari.
12:00.- Lunch-a, Udaleko eraikinaren azpialdean dagoen Ostatuan.
OHARRA: Udalak, kanpoaldean, frontoiaren atzealdean dagoen partzela batean aparkalekua antolatuko digu.
Haurrekin etortzen denarentzat, Udalaren eraikinean hitzaldiaren ondoko gelan, liburutegia eta jolas lekua daude.
Kanpoan, frontoia, rokodromoa eta haur parkea daude. Aurretik abisatuz gero, haurren zainketarako pertsona boluntarioak ere egongo dira.
Nahi ta nahiezkoa da gerturatuko zareten pertsonen kopurua jakitea antolakuntzarako, urriak 2-a bitarte.