Elkartea

Nortzuk gara. DislegiElkartea


DISLEGIren sortzea dislexiaren inguruko laguntza eskatzen zuten Gipuzkoako familia kantitatea gero eta handiagoa izateagatik izan da. Elkartea beraz, behar horri erantzuna emateko eta proiektu berriekin hasteko eratu da.

DISLEGI ondorengoen partaide da:

  • Plataforma Dislexia”, dislexia elkarteen bateratze plataforma da, irabazi-asmorik gabekoa eta familiei laguntza emateko helburua duena. Aldaketa errealak gauzatzeko eta diselxia duten pertsonek bai hezkuntza arloan baita lan arloan ere berdintasun eta ekitate baldintzak lortzeko lan egiten duena.
  • Europako Dislexia Elkartea (Asociación Europea de Dislexia-ADE) europako erakunde bat da, gobernutik kanpo dagoena eta dislexia duten edota beste ikasteko zailtasun desberdinak dituzten pertsonei, gurasoei, profesionalei eta ikertzailei laguntza emateko dauden elkarte nazionalentzako eta erregionalentzako sortua dena. 1987an Bruselasen, irabazi-asmorik gabeko elkarte internazional bezala sortua. Dislexia duten eta orokorrean “ikasteko berariazko zailtasunak” deiturikoak dituzten pertsonen ahotsa eta Europako plataforma da honakoa.

Zuzendaritza batzordearen osaketa

  • PRESIDENTZIA: Miren Urquijo Arregui
  • IDAZKARIA: Carmen Anderson
  • DIRUZAINA: Emma Rovira Casals
  • BATZORDEKIDEA: Aranzazu Elguezabal Biain
  • BATZORDEKIDEA: Anahe Cabezas Campo
  • BATZORDEKIDEA: Elena Salaberria


Helburuak

Hedatzea

Dislexia zer den eta nola aurreikusi, tratatu eta hobetu daitekeenaren inguruan ezagutza ematea

Lankidetza

Lankidetza sistematikoa eta dislexia munduarekin zerikusia duten eragile guztien arteko giro ona bultzatzeko tresna izatea, hau da, familiekin, instituzio publiko eta pribatuekin, eta hezkuntza arloko pertsonekin oro har.

Formakuntza

Irakaslegoari eta, oro har, zerikusia izan dezaketen profesionalei formakuntza eskaintzea, dislexia detektatu eta hobetzeko helburuarekin. Modu honetan, mekanismo hezitzaileak, sanitarioak eta sozialak bultzatuz, pertsona hauek arrakasta ziurtatzeko.

Hezkuntza

Hezkuntzaren Sistematik familia eta profesional ezberdinei (hezkuntza, osasun eta gizarte arlokoak) baliabide eta tresna egokiak (pedagogikoak, ekonomikoak eta juridikoak) eskaintzea, dislexia duten haurren, nerabeen, gazteen eta helduen beharrizanei erantzuteko beharrezkoak diren ekintzak burutzeko.

Sustatu

Beste Dislexia Elkarteek egindako lana sustatzea eta zabaltzea, bai Erkidegokoak baita atzerrikoak ere, Gizarte-beharrari erantzuteko modu berriak ikertu edota kolaboratzeko.


Zerbitzuak

Gure helburua lortzeko orientazioak, formakuntza eta ikerketa eskaintzen ditugu.

  • Haur dislexikoen familien arreta.
  • Informazioa eta prestakuntza bilerak (hitzaldiak), ikastetxeetako zuzendaritza eta orientazio taldeekin.
  • Familientzako, gurasoen elkarteentzako eta dislexiaren inguruan interesa duen edozeinentzako hitzaldiak.
  • Dislexiaren inguruko hitzaldiak neuropsikologiaren ikuspuntutik.