Dislexia

Dislexiaren inguruko mitoak


Zer EZ da

  • EZ DA desgaitasun intelektual edo sentsorial bat.
  • EZ DA motibazio edo arreta falta.
  • EZ DA heldutasun falta.
  • EZ DA arazo emozional baten ondorioa.
  • EZ DA HELDUTASUNAREKIN GAINDITZEN DEN ATZERAPEN BAT.

Erraza da azterketa zientifiko ugaritan bermatutako dislexiaren definizio bat aurkitzea. Benetako erronka, ordea, guztiok partekatzen eta onartzen dugun definizio bat aurkitzea da.

“Dislexiari buruzko ezagutza zientifikoaren eta ezagutza horren ezarpenaren arteko distantzia” (Sally Shaywitz doktorea, 2003) minimizatzeko konpromisoa hartu dugu DISLEGItik, “dislexiari buruzko ezagutza falta ekiditeko” eta “dislexiaren gainean esku-hartze falta saihesteko”.

Zer DA

  • Dislexia irakurmenarekin eta idazmenarekin erlazionatutako hizkuntz gaitasunak eragiten dituen asaldura bat da, eta bereziki eragiten ditu bereizketa fonologikoa, epe laburreko oroimena, deskodetzea, sekuentziazio fonologikoa eta hizkien ezaugarrien pertzepzioa.
  • Jatorri neurobiologikoa du (Shaywitz, 2003).
  • Dislexia kultura orotan eta gaitasun mota zein       egoera sozioekonomiko orotan existitzen da. Garapen neurologikoarekin dago erlazionatuta eta hereditarioa eta bizitza osorako da.

 

Funtsean, irakurmena automatizatzeko zailtasun esanguratsua eta iraunkorra eta ortografiarekin zein kalkulu aritmetikoarekin arazoak edukitzea dira dislexiaren ezaugarri nagusiak. Horrez gain, testu baten mezua ulertzeko eta ezaguerak ahoz adierazteko zailtasunak ere agertzen dirà.


BA AL ZENEKIEN…

  • Rudolf Berlin doktorea (Alemania) hasi zen dislexia hitza erabiltzen estreinakoz, 1887an
  • Grekeratik dator DISLEXIA hitza eta “hitzekin zailtasuna” esan nahi du.
  • 1896an egin zen dislexiari buruzko lehen azterketa (W. Pringle Morgan doktoreak egin zuen) eta British Medical Journal aldizkarian argitaratu zuten.
  • Mundu anglosaxoian “hitzentzako itsutasuna” esan izan zaio dislexiari.
  • Ez daude berdinak diren bi dislexiko.
  • Biztanleriaren % 5-10 artean dira dislexikoak eta gizonezkoen zein emakumezkoen artean agertzen da.



Zantzuak eta sintomak

Detekzio goiztiarra versus Detekzio azkarra

Lehen Hezkuntzan prozesu fonologikoak bereganatzen ez dituzten neska-mutilek litekeena da inoiz ez bereganatzea, baldin eta beren beharretarako egokia den irakaskuntza eskaintzen ez bazaie; dislexia iraunkorra da.

Detekzio goiztiarra Lehen Hezkuntzako 3. mailan egiten dena da; AZKARRA, berriz, Lehen Hezkuntzako lehen mailan, ikasturteko lehen hiruhilekoan, egiten dena da.

Desberdin ikasten dute eta irakaskuntza eraginkor goiztiarra, esku-hartze egokia eta irakaskuntza eraginkor eta gidatua eskainiz gero, ikasle arrakastatsuak, gizabanako seguruak, lankide eraginkorrak eta herritar arduratsuak izatera iritsi daitezke.


0 – 5 Urte

  • Familia-historia.
  • Oroitzeko zailtasunak.
  • Kontzientzia fonologiko eza.
  • Irakurketaren noranzkoa
  • Egun onak eta egun txarrak.
  • Errimak eta abestiak.
  • Lanerako oroimen operatiboa: soinuak – grafema

9 – 12 Urte

  • Akatsak irakurtzean.
  • Automatismoa irakurtzean eta nekea.
  • Errendimendu akademikoa eta idazmena
  • Autoestimua
  • Edukiak: ulermena eta egituraketa
  • Atzerriko hizkuntzak eta idazmena.

5 – 9 Urte

  • Aldaketak jokabidean
  • Lehen mailan ez da irakurtzeko gai.
  • Bigarren mailan ez du irakurtzeko abiadura lortzen.
  • Idazmena: akatsak kopiatzean eta denbora.
  • Diktaketak: errendimendu baxua eta akatsak.
  • Oroimen operatibo baxua = moteltasuna eta denbora aaaaasko behar izatea

12 – 18 Urte

  • Akatsak irakurtzean.
  • Automatismoa irakurtzean eta nekea.
  • Errendimendu akademikoa eta idazmena.
  • Autoestimua.
  • Edukiak: ulermena eta egituraketa.
  • Atzerriko hizkuntzak eta idazmena.
  • Egokitzapenak: selektibitatea, EGA, Cambridge exams