Irakurmenaren prozesamendu fonologiko, ortografiko eta semantikoen korrelazio neuralak dislexian
2019-04-29 an Argiteratu zen. Irakurmenaren prozesamendu fonologiko, ortografiko eta semantikoen korrelazio neuralak dislexian
Dislexia intzidentzia handienetakoa duen ikasteko zailtasuna da (% 3-7). Uste da irakurmena sostengatzen duten sistema neuronaletako disfuntzio batekin lotuta dagoela.
Irakurketa onaren ezaugarria da ikusizko bereizgarriak,
- hala nola letrak (ortografia) soinura (sarrerako fonologia)
- eta esanahira (semantika) itzultzea, bai eta,
- ahoz gora irakurtzeko, artikulazio-kodeetara (irteerako fonologia) ere, eta,
- hain zuzen, haiek sortzen dituzte hitzezko soinuak (fonetika).
Irakurketaren lan horiek garuneko ezkerreko hemisferioko bi prozesuren bitartez egiten dira: fluxu lexiko bentral baten (bide zuzena) eta fluxu ez-lexiko dortsalaren bidez (zeharkako bidea).
Irakurketa-prozesuaren MRIren (Magnetic Resonance Imaging) bitarteko ikerketan behin eta berriz ikusten da dislexia duten irakurleek ezkerreko hemisferioko alde horretan aktibazio txikiagoa dutela, dixlexia ez duten aztertutako kideekin konparatuta.