Dyslexia Scotlandek sortutako eskupaperak dislexia ezagutzeko eta ikasketa trebetasunak hobetzeko

Dyslexia Scotlandek sortutako eskupaperak dislexia ezagutzeko eta ikasketa trebetasunak hobetzeko

Dyslexia Scotland elkarte aitzindaria da dislexia duten edozein adineko pertsonei adore ematen eta gai izaten laguntzen, bere gaitasun gorenera eraman dezaten.

Horretarako, hainbat lan egiten dituzte: dislexiaren gaineko kontzientzia sortzea bilatzen dute, baita praktika onak zabaltzea bai hezkuntzan bai lan munduan, eta dislexia jasaten duten familien alde agertzen dira.

Aurkezten ditugun materialak Dislegik (Gipuzkoako Dislexia elkartea) itzuli ditu euskarara eta gaztelerara Dyslexia Scotland-en baimenarekin, interesatutako eragile guztiek (familiak, irakasleak, pedagogoak, dislexia duten gazteak) eskura izan ditzaten pertsona dislexikoek ikasketetan arrakasta izateko hain erabilgarriak izan daitezkeen dokumentu hauek.

Dislexia izateak ez dakar gainontzeko pertsonak bezain argia ez izatea; beste modu batera ikasten dute dislexia duten pertsonek eta hori ongi dago. Informazioa prozesatzeko eta gogoratzeko denbora gehiago
eskatzen du dislexiak. Hori dela eta, azterketetan aparteko denbora behar dute. Gaiak guztiz ezagutu arte behin eta berriz ikastera behartzen ditu epe laburreko memoriak; ezin dute ikasketa azken unerako utzi.

Irakurketan eta idazketan eragiten duten zailtasun berek eragiten dute antolaketarako gaitasunetan; esaterako, denboraren kudeaketan, ideien antolaketan eta lanaren egituraketan.

Leave a comment

Your email address will not be published.