Dislegi. Jardueren oroitza 2018

Dislegi. Jardueren oroitza 2018

Honako jarduerak egin ditu 2018 urtearen zehar:

honetan txertatzen dizuegu 2018 (2018 Memoria) memoriaren laburpena, honela, burutu ditugun ekintza guztiak ikusteko

LAGUNTZA INTEGRALA PERTSONEI ETA FAMILIEI

Orientazioa: 50 orientazio pertsonalizatu baino gehiago familiekin. 8 orientazio ikastetxeetan. 85 kontsulta emailez eta 60 kontsulta telefonoz.

Trebetasun Sozioemozionalen Tailerrak: 9 tailer, 2 orduko tailerrak izanik eta 7-12 urte bitarteko 20 umez osaturik bataz beste.

Gurasoei zuzendutako tailerrak: 9 tailer, bataz beste18 pertsona helduz osatuta tailer bakoitzeko eta bertan ikaspen-teknikak. Komunikazioa eskolarekin. Tresna informatikoak, ingelesaren ikasketa, egokitzapen pedagogikoak, etab. gaiak landu dira.

 

HEDAPENA

Hitzaldi publikoak: Tolosa (35 pertsona), Donostia (30 pertsona), Elkarteen Azoka (26 pertsona).

Kontzientziazio kanpainak: Liburuaren Eguna, Dislexiaren Astea, #DislexiaDeitzenDa, kurtso hasiera eta amaierako emailing?

Elkarrizketak: Onda Cero irratian eta HIK HASI aldizkarian.

Adarra pedagogia erakundearen KAIERA aldizkarian, dislexiari buruzko ikerketa zientifikoetan oinarritutako artikulu dibulgatzaileen argitalpena.

Dislegi Edita: musika eta dislexia gidaren argitalpena, jarraibideak eta irakaskuntza egokitzeko errekurtsoak biltzen dituena, batez ere, musika-irakasleei zuzenduta. Ingeleseko irakasleentzako eskuliburu baten eta ikasketa tekniken gida baten prestaketa martxan.

ELKARLANA BESTE ERAKUNDEEKIN

Dyslexia Scotland eta Plataforma Dislexia elkarteekin, dislexiaren egokitzapen pedagogikoaren eta ikasketa tekniken liburuxken itzulpena eta argitalpena.

– Plataforma Dislexiaren 18 elkarteekin berdintasun-baldintzak lortzeko, dislexiadun pertsonentzat, legegilea, heziketa eta lan eremuan.

EHUaren Pedagogia Graduarekin: praktiketako bi pertsonako heziketa.

Universidad Internacional de La Rioja-ko Hezkuntzako Neuropsikologiako Masterreko praktika programarekin: pertsona baten heziketa.

HAZI eta IKASI elkartearekin, aurkako egoera sozioekonomikoetan dauden ikasleentzako laguntza, beraien ikasketen zailtasun espezifikoetan.

CEINPRO prestakuntza-zikloetako ikastetxearekin: ikasleen praktikak Eibarko Ikasenpresarako.

BCBL, Basque Centre on Cognition, Brain and Languaje, bai haien ikerketetan, bai haien Neure Zentroan eta Burmuinaren Astean.

DISLEXIARI BURUZKO TREBAKUNTZA

PREST-GARA formazio jarraiko ikastaroa irakasleentzat, gai hauen inguruan: dislexia, diskalkulia, HNE eta ez-hitzezko ikaspen-nahasmenduaren ingurukoa: online, 30 pertsona, 30 ordu.

HIK HASI Uda Ikastaroa, dislexiari buruz: 15 pertsona, 15 ordu.

– Irakurmenaren ikaspenaren eta dislexiaren inguruko formakuntza Ikastolen Elkarteko koordinatzaileentzat.

– Formakuntza dislexiari buruz: Mary Ward eskolako gurasoentzat.

– Formakuntza dislexiari buruz: 2 ikastetxeetan.

– Formakuntza dislexiari buruz: Donostiako EHUko Magisteritzan: Hezkuntza Bereziaren MINORRAn, 8 ordu.

– Formakuntza dislexiari buruz: EHUko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Masterrean, Hezkuntza Orientazioaren espezialitatean, 4 ordu.

Leave a comment

Your email address will not be published.